Donostia  666 776 159 | Bilbo  690 623 391 |  Gasteiz 689 338 931  | Sevilla  659 761 122

Bena-ultzerak kentzea

Kasu konplexuenak tratatzen espezialistak garenez, zure bena-ultzera sendatzeko behin-betiko soluzioa daukagu. 

Badakigu oztopo asko sortzen dituela; beraz, gure konpromisoa zure bizi-kalitatea berreskuratzen laguntzea da. 

Jarri gurekin harremanetan eta eskatu informazio gehiago

Zer dira bena-ultzerak? 

Bena-ultzera benen gaixotasun kronikoaren azken fasea da, arriskutsuena. Hanketako zainetan kaltetuta dauden balbulek eragiten dituzte bena-ultzerak. Balbulak kaltetuta badaude, odolaren presioa izugarri handitzen da, eta, ondorioz, odola oinetara joaten da, bihotzera joan beharrean.
Pilatutako presio horrek pixkanaka hondatu egiten ditu zainak eta oinetako nahiz hanketako azala, eta horrek eragiten duen hanturaren ondorioz, ultzerak sortzen dira.  

Biztanleen

1-2%

inguruk dauzkate bena-ultzerak.

Horietatik

2/3

emakumeak dira.

65 urtetik gorako biztanleen

5%

inguruk dute gaitz hori.

Orokorrean, jendeak uste du bena-ultzerak ezin direla behin-betiko sendatu. 

Ultzerek min handia ematen dute eta nabarmen kaltetzen dute pertsonaren bizi-kalitatea; izan ere, egunero sendaketak egin behar dituzte, eta arazo horrek urteak irauten ditu, benen gaixotasuna tratatu ezean. 

Variteken 15 urte baino gehiago daramatzagu arlo honetan espezializatzen eta, horri esker, larruazaleko ultzerak senda ditzakegu, baita tratamendu bat baino gehiago egin duten eta soluziorik ez zegoela uste zuten pazienteei ere; izan ere, larruazaleko ultzeren % 80aren jatorria zainetan dago.

Bena-ultzerak tratatzeko ezinbestekoa da diagnostiko zehatza egitea eta arazoa identifikatu arte behar adina denbora eskaintzea; izan ere, paziente bakoitzari dagokion tratamendua desberdina da. 

Varitek metodoari esker, harrotasunez esan dezakegu emaitza ikusgarriak lortu ditugula adin desberdinetako pertsonengan bena-ultzerak tratatzean.

Zure osasuna eta bizi-kalitatea arriskuan jartzen duen arazo baten aurrean, zalantzarik gabe, bilatu soluzio bat eta utzi arazoa mediku espezialisten esku.

Variteken, zure hanken osasuna eta itxura berreskuratzeko behar dituzun kirurgiarik gabeko tratamenduak dauzkagu. Eman lehentasuna zure buruari eta inbertitu zure ongizatean.

Lehenetsi zeure burua eta inbertitu zure ongizatean.

NIRE LEHEN DIAGNOSTIKOA NAHI DUT

Tratamendua.

Gaur egun, benen gaixotasunarekin erlazionatutako edozein arazoak konpontzeko bi tratamendu eraginkorrenak eskleroterapia eta VenaSeal bidezko kateterismoa dira. Bi prozedura horiek ekogidatuta egiten dira, kirurgiarik gabe eta anbulatorioan bertan. Kasuaren arabera erabakiko da zer teknika edo konbinazio aukeratzen den.  

Eskleroterapia ekogidatua

Zuzeneko ziztada bat egiten da ekografia bidez gidatuta, mikroapar bidezko esklerosi-prozesua egiteko; horrela, kontrol handiagoa lortzen dugu eta zehaztasun handiz ken ditzakegu barizeak.

Informazio gehiago nahi dut

VenaSeal

VenaSeal kirurgiarik gabeko tratamendu bat da, itsasgarri biologikoarekin egiten dena. Barizeak hodi barnetik tratatzeko eta, bereziki, safena zainak zigilatzeko sistema berritzaileena da.

Informazio gehiago nahi dut

Gure tratamenduak hiru fasetan egiten dira, lortu nahi dugun behin betiko emaitza lortzeko:

3 faseko

tratamendua

01_ Diagnostikoa
02_ Tratamendua
03_ Jarraipena

Variteken kirurgiarik gabeko tratamendu desberdinak dauzkagu, baina lehenik eta behin Doppler ekografiaren bidez diagnostiko zehatz bat egiten dugu beti.

Barizeak kirurgiarik gabe tratatzen espezializatutako erradiologo interbentzionistak gara eta, horri esker, errazagoa egiten zaigu arazoaren kausa aurkitzea, diagnostiko zuzena egitea eta pertsona bakoitzarentzat eraginkorrena izango den tratamendu pertsonalizatua diseinatzea, aurrekontu itxiarekin.

Variteken arazoa guztiz konpontzeko konpromisoa hartzen dugu, pazienteak pozik geratzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea lortzeko. Harro sentitzen gara benen gaixotasunarekin erlazionatzen ez zituzten sintoma batzuk ere desagertzen ari direla esaten digutenean.

NIRE LEHEN DIAGNOSTIKOA NAHI DUT

Kasu arrakastatsuak

Hona hemen Variteken kirurgiarik gabe bena-ultzerak tratatzea erabaki zuten pazienteen aurreko eta ondorengo irudiak. 

Ikusi kasu gehiago
kasua-6

Lekukotzak

Honaino iritsi bazara, bena-ultzeren arazoa konpontzeko Variteken laguntza izan duten pazienteen lekukotzak irakurri nahiko dituzu, ziurrenik.

Arantza naiz, 84 urte ditut eta 3 hilabetez sendatzen ez zen ultzera bat eduki nuen. Gogaikarria benetan! Sendaketak… Ezin nintzen hondartzan bainatu… Variteken barizeak tratatu zizkidaten eta, 2 egunen ondoren, ultzera itxi egin zen. Haietaz fidatu nintzen eta, egia esan, asmatu zuten. Nolako aldaketa! Eskerrik asko! Mila esker!

Arantza E.

Profesional bikainak. Txikitatik barizeekin eduki ditudan arazoak betiko konpondu dira. Ultzerak nituen, eta itxi egin dira. Tratua ere oso ona izan zen. Zorionak eta eskerrik asko talde osoari!

Idoia A.

Maiz egiten diren galderak

Kontsultatu gure pazienteek bena-ultzerei buruz maiz egiten dituzten galderak. Beste zalantzarik sortzen bazaizu, galdetu lasai asko:

Ultzera bat, gaixotasun guztiak bezala, arriskutsua izan daiteke. Tratatzen ez bada edo modu desegokian tratatzen bada, atzera bueltarik ez duen inpaktua eragin dezake eta bizi-kalitatea murriztu. Arazo mediko baten aurrean, beti da garrantzitsua laguntza espezializatua bilatzea eta garaiz sendatzea.

Erreparatu behar diegu beno-itzuleraren funtzionamendu txarra eta beno-gutxiegitasunaren progresioa adierazten duten sintomei. Honek hantura, astuntasuna, kalanbreak, azala mehea eta azkura sor ditzake eta larruazaleko aldaketak eragin ditzake, hala nola azala gogortu, gorri iluna, morea edo marroia, odola gelditzen ari den seinale. Bere agerpena saihesteko modurik onena azpiko arazoa garaiz tratatzea eta larruazaleko zainketa egokia mantentzea da, besteak beste, garbiketa eta hidratazioaren bidez.

Oinarri gorria duen azaleko ultzera gisa ager daiteke, batzuetan ehun horiz estalita, era irregularreko ertzak, eta inguruko azala distiratsua, estua, beroa eta koloreztatua izan daiteke. Aldi berean, hanketan mina sor dezake, kalanbreak, kilikiak edo astuntasun sentsazioa lagunduta. Ultzera kutsatzen bada, usain txarra izan dezake eta zauritik puska isur daiteke.

Bere guztiz desagertzeko neurri nagusia zain-zirkulazioaren arazoa konpontzea da, hau da, beno-ultzeraren jatorria, Varitek-en egiten dugun bezala. Gainera, hanken zainetan presio handia arintzen duen edozerk laguntza handia izango du. Horrela, konpresio galtzerdiak edo bendak erabiltzea gomendatzen da infekzioak saihesteko, oinak bihotzaren mailatik gora altxatzeko, egunero ibiltzeko edo ariketa fisikoa egiteko, eta behar izanez gero zenbait botika hartzea.

Irakurri maiz egiten diren galdera guztiak

Eskatu hitzordua

Bena-ultzerak gurekin kendu nahi badituzu, eskatu hitzordu bat gure mediku taldearekin,- ekografia bidez lehen diagnostikoa egiteko. Diagnostikoaren ondoren, dagozkizun tratamendu-aukerak azalduko dizkizugu.

Varitek Donostia Klinika

Campo de Atotxa plaza, z/g,
20012 Donostia

666 776 159

Varitek Bilbao Klinika

Errekalde zumarkalea, 13, Abando,
48009 Bilbo, Bizkaia

690 623 391

Varitek Gasteiz Klinika

Florida Kalea, 72, 01004
Gasteiz, Araba

689 338 931

Varitek Sevilla Klinika

C. Santo Domingo de la Calzada, 14,
41018 Sevilla

659 761 122