Donostia  666 776 159 | Bilbo  690 623 391 |  Gasteiz 689 338 931  | Sevilla  659 761 122

Barize lodiak kirurgiarik gabe kentzea

Esan agur barizeei eta dakartzaten sintomei, ebakuntza-gelatik pasatu behar izan gabe. Atera kontsultatik oinez, laguntzarik gabe, eta itzuli zure ohiko bizitzara.

2.500 safena zain baino gehiago tratatu ditugu arrakastaz gure kliniketan. Varitek osatzen dugun erradiologo interbentzionistek, urtetako eskarmentuari eta etengabeko ikaskuntzari esker, barizeak kirurgiarik gabe tratatzeko teknika garbi bat garatu dugu, pazientearen bizitzan ahalik eta gutxien eragiteko helburuarekin.

Jarri gurekin harremanetan eta eskatu informazio gehiago

Zer dira barize lodiak?

Barize lodiak zainen balbuletan arazoren bat dagoelako dilatatzen diren zainak dira. Kasu horietan, balbulek ez dute behar bezala betetzen haien funtzioa; alegia, odola bihotzera itzultzea. Barizeak 3 mm baino handiagoak direnean deitzen dira horrela (C2, bena-gutxiegitasun kronikoari buruzko CEAP sailkapenaren arabera). Larruazalaren azpian hauteman daitezke, normalean puztuta eta bihurrituta daudelako. Horrek albo-ondorioak sor ditzake, hala nola astuntasuna, hantura, arranpak, azkura edo mina.

+2500

KASUAK

95%

HOBEKUNTZA

Barize-benak epe laburrera gogaikarriak ez badira ere, arazo mediku baten modura tratatu behar dira. Arriskutsuak dira eta arazoak sor ditzakete; adibidez, tronboflebitisa edo hemorragiak.
Gainera, goiz tratatuz gero, gaixotasuna fase larriagoetara pasatzea saihestuko dugu (esaterako, zainetan ultzerak agertzea).

Zergatik agertzen dira barize lodiak?

Zainek behar bezala funtzionatzen ez dutenean agertzen dira barize lodiak. Odolak atzera egitea oztopatzen duten balbula erregulatzaile batzuk dituzte zainek. Balbula horiek huts egiten badute, odola kontzentratzen hasten da, bihotzera joan beharrean.

Ondorioz, zainak handitu egiten dira, eta barize gisa ezagutzen ditugun sintomak agertzen dira. Normalean, gaitz hori hanketan gertatzen da, bihotzetik urrunen dauden zainak direlako eta, grabitatearen ondorioz, are zailagoa delako odola handik itzultzea.

Hona hemen zirkulazioak gaizki funtzionatzea eragin dezaketen faktore batzuk:

Haurdunaldia

Menopausia

Obesitatea

Egoneko bizitza

Adina

Aurrekari familiarrak

Zure osasuna eta bizi-kalitatea arriskuan jartzen duen arazo baten aurrean, zalantzarik gabe, bilatu soluzio bat eta utzi arazoa mediku espezialisten esku.

Variteken, zure hanken osasuna eta itxura berreskuratzeko behar dituzun kirurgiarik gabeko tratamenduak dauzkagu barize lodietarako.

Eman lehentasuna zure buruari eta inbertitu zure ongizatean.

NIRE LEHENENGO DIAGNOSTIKOA NAHI DUT

Barize lodiak kirurgiarik gabe kentzeko dauzkagun tratamenduak.


Gaur egun, barizeak tratatzeko bi aukera eraginkorrenak eskleroterapia eta kateterismo bidez VenaSeal erabiltzea dira. Metodo horiek ekografia bidez gidatuta aplikatzen dira, kirurgiarik egin behar izan gabe, eta anbulatorioan bertan egiten dira. Paziente bakoitzaren beharren arabera aukeratzen da prozedura egokiena, edo biak konbinatzea erabakitzen da.

Eskleroterapia ekogidatua

Zuzeneko ziztada bat egiten da ekografia bidez gidatuta, mikroapar bidezko esklerosi-prozesua egiteko; horrela, kontrol handiagoa lortzen dugu eta zehaztasun handiz ken ditzakegu barizeak.

Informazio gehiago nahi dut

VenaSeal

Venaseal itsasgarri biologikoarekin egiten den tratamendu ez-kirurgikoa da eta barizeen tratamendu endobaskularrari dagokionez, batez ere safenoak zigilatzeko sistema berritzaileena da.

Informazio gehiago nahi dut

Gure tratamenduak hiru fasetan banatzen dira, bilatzen ari garen behin betiko emaitzara garamatzaten:

3 faseko

tratamendua

01_ Diagnostikoa
02_ Tratamendua
03_ Jarraipena

Variteken barize lodiak kirurgiarik gabe kentzeko metodo desberdinak dauzkagu, baina lehenik eta behin Doppler ekografiaren bidez diagnostiko zehatz bat egiten dugu beti.

Barizeak kirurgiarik gabe tratatzen espezializatutako erradiologo interbentzionistak gara eta, horri esker, errazagoa egiten zaigu barize-benen kausa aurkitzea, diagnostiko zuzena egitea eta pertsona bakoitzarentzat eraginkorrena izango den tratamendu pertsonalizatua diseinatzea, aurrekontu itxiarekin.

Variteken arazoa guztiz konpontzeko konpromisoa hartzen dugu, pazienteak pozik geratzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea lortzeko. Harro sentitzen gara barizeekin erlazionatzen ez zituzten sintoma batzuk ere desagertzen ari direla esaten digutenean.

NIRE LEHEN DIAGNOSTIKOA NAHI DUT

Kasu arrakastatsuak

Hona hemen Variteken kirurgiarik gabe barize lodiak tratatzea erabaki zuten pazienteen aurreko eta ondorengo irudiak. 

Ikusi kasu gehiago
kasua 2

Tratamendua egitearen abantailak

Hanken osasun baskularra hobetzea

Etorkizuneko arrisku eta zailtasunak prebenitzea.

Arranpak, hantura, astuntasuna eta bestelako sintomak desagertzea…

Bizi-kalitatea hobetzea.

Lekukotzak

Honaino iritsi bazara, barize-benen arazoa konpontzeko Variteken laguntza izan duten pazienteen lekukotzak irakurri nahiko dituzu, ziurrenik.

Oinez irten nintzen prozeduraren ondoren, lotura itsaskor batekin. Hurrengo egunean, bizikletan ibili nintzen. Ez nuen analgesikorik behar izan. Beste teknika tradizional batzuen bidez barizeen ebakuntza egin duen norbaiti hori esaten badiozu, ez luke sinetsiko. Urtebete baino gehiago pasatu da eta oso pozik nago. Ez dago barize horren arrastorik ere. Teknika bikaina denean eta profesionalak are gehiago, emaitza sinestezinak lortzen dira. Eskerrik asko langile guztiei haien profesionaltasun eta gertutasunagatik.

Dabi S.

Barize lodiekin 30 urte igaro ondoren, minekin, molestiekin eta gona nahiz soinekorik jantzi ahal izan gabe, azkenean hankak behar bezala dauzkadala sentitzen dut. Ezin eskertuago nago Variteken taldearekin, haien profesionaltasunagatik eta maitasunagatik.   Mundu guztiari gomendatzen diot!

Araceli Z.

Bokazioari, lanerako grinari eta jarrera bihozberari esker, konfiantzazko profesionalak dira. Une oro sentitu naiz eroso: diagnostikoan, azalpenak entzutean, teknika aukeratzean… Bi aste igaro dira prozedura egin genuenetik, eta bizitza guztiz arrunta egin dut lehen egunetik. Barizeak desagertzen ari dira, aurreikusi bezala. Izugarri pozten naiz haiek ezagutzeaz.

Anne A.

Jaso dudan tratua eta zerbitzua ezin hobeak izan dira. Guztiaren jakinaren gainean nengoela eta oso ondo tratatu nautela sentitu dut. Inolako zailtasunik gabe konpondu didate hanketan zirkulazioarekin eta barizeekin nuen arazo larri bat. Pazienteez arduratzen diren profesionalen talde handi bat da, eta atetik sartu bezain laster sumatzen da hori. Behar adina denbora eskaintzen diote arazoa guztiz konpontzeari, eta, gainera, zentzuzko prezio baten truke. Oso esperientzia ona izan da, eta oso ondo amaitu da.

Sergio L.

Paregabeak. Adeitasunez eta gertutasunez jokatzen duten profesionalen talde bat da. 10 bat guztientzat! Haiei esker, ez dut ebakuntza tradizional bat egin behar izan, eta lehen minututik ohiko bizitza egin ahal izan dut. Toki horretan sartzen zaren unean bertan, badakizu toki egokian zaudela. Eskerrik asko nire arazoa hain modu errazean konpontzeagatik. Egun batzuetan 35 gradu baino gehiago izan ditugu, eta horrek barizerik gabeko nire hanka “berria” frogatzeko aukera eman dit. Ez dut hanturarik, azkurarik, minik edo kolore-aldaketarik izan larruazalean. Pena ez ditudala lehenago ezagutu!

Cris L

Maiz egiten diren galderak

Kontsultatu gure pazienteek barize lodiei buruz maiz egiten dituzten galderak. Beste zalantzarik sortzen bazaizu, galdetu lasai asko:

Askok barizeak kontu estetiko bat besterik ez direla uste badute ere, azpimarratu behar dugu arazo mediko bat direla eta haiek eragiten dituen bena-gutxiegitasuna kronikoa eta ebolutiboa dela. Horregatik, barizeetan espezialistak garenez, patologiak aurrera egitea oztopatzea gomendatzen dizugu, eta profesionalen esku jartzea arazoa askoz ere larriagoa eta garestiagoa bihurtu baino lehen.

Barizeen sintomak arintzeko edo berriro agertzea atzeratzeko neurri terapeutiko asko daude, baina barizeak agertu ondoren, haiek kentzeko eta tamaina nahiz sintomak areagotzea prebenitzeko soluzio bakarra garaiz tratatzea da. Gainera, kirurgiarik gabeko tratamenduei esker, tratatutako barizeak ez dira berriro agertzen.

Ohitura jakin batzuek barizeak areagotzeko prozesua moteltzen laguntzen dute; adibidez, bizi osasuntsua eta aktiboa edukitzea, egunero konpresio-galtzerdiak erabiltzea (bereziki, egunean zehar ordu asko zutik edo eserita igaroko dituzula aurreikusten baduzu), ondo hidratatuta egotea, oinetako erosoak erabiltzea eta hanketan ur hotzezko dutxak hartzea.

Arazorik ematen ez dizutela esaten duzunean zailtasunik eduki ez duzula esan nahi baduzu, onena espezialista batek kasua baloratzea da, arazoaren benetako larritasun-maila ezagut dezazun zailtasunik agertu baino lehen. Bestetik, gizartean oso zabalduta dago barizeei garrantzia kentzeko joera, minik ematen ez dutelako. Batzuetan, bena-gutxiegitasun kasu larriek ez dute inoiz minik ematen; horregatik, espezialista batekin kontsultatzea da egokiena.

Gogoan izan uneren batean barizeetako bat odoletan hasten bada, urrats hauek egin behar dituzula: lurrean etzanda jarri, horma batean hankak gorantz jarri eta zauria gutxienez 20 minutuz sakatu, odola gelditzen dela ziurtatzeko.

Hori gertatu eta zure osasuna arriskuan jarri aurretik, onena zure barizeak tratatzea eta kentzea da.

Irakurri maiz egiten diren galdera guztiak

Hitzordua eskatu

Barize lodiak ezabatu nahi badituzu eta zure arazoaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzu, egin hitzordua Doppler ekografiarekin lehen diagnostikoa egiteko gure mediku taldearekin. Diagnostikoa egin ondoren, zure tratamendu aukerak eztabaidatuko ditugu.

Varitek Donostia Klinika

Campo de Atotxa Plaza, z/g,
20012 Donostia

666 776 159

Varitek Bilbao Klinika

Errekalde zumarkalea, 13, Abando,
48009 Bilbo, Bizkaia

690 623 391

Varitek Gasteiz Klinika

Florida Kalea, 72, 01004
Gasteiz, Araba

689 338 931

Varitek Sevilla Klinika

C. Santo Domingo de la Calzada, 14,
41018 Sevilla

659 761 122