San Sebastián: 666 776 159 Bilbao: 690 623 391 Vitoria: 689 338 931 Sevilla: 659 761 122

Zainetako gutxiegitasun kronikoa

Varitek-en edozein barize mota ezabatzen dugu, edozein ezaugarri dutela ere.

Zer da?

Zainetako Gaixotasun Kronikoa (ZGK) zain sistemaren anatomía edo funtzio-aldaketen ondorioz gertatu eta azterketa eta tratamendua behar duten sintomaz edo seinalez adierazten den egoera patologiko luzea dela definitu ohi da. Gehien agertzen den eta prebalentzia handiena duten patologietako bat da eta, ikerketa gehienek erakusten dutenez, persona nagusien artean bostetik batek gutxienez nozitu ohi du, sintomarik arinenetatik larrienetarainokoekin.

Sintomak

Barizeak Zainetako Gaixotasun Kronikoaren keinurik ohikoenak dira. Mailaren arabera era askotakoak izan daitezke eta hanketan, mota ezberdinekoak aldi berean azaldu daitezke.

  • Zangoetan zain-sarea agerian agertzea
  • Arranpak 
  • Inurritzea
  • Oinazea
  • Azkura
  • Azalaren kolorea aldatzea
  • Zainak handitu edo bihurrikatzea
  • Ultzerak agertzea

Mailak

CEAP (Clinical-Etiological-Anatomical-Pathophysiological) sailkapena, ondoko koadro honetan agertzen dena, ofizialki onartuta dago nazioarteko sendagintza komunitatearen barruan:

  • Zainetako gaixotasun kronikoaren CEAP SAILKAPENA.
  • Sailkapen klinikoa
  • Mailaketa
  • Ikus edo hazta daitekeen zeinurik gabe
  • Amaraunak eta sare gisako barizeak
  • Barizedun zainak
  • Edemak
  • Ekzemak eta ultzerak
VARITEK

Tratamenduak

Barizedun zainak

Kirurgia egin ondoren barizeen berragerpena

Barize armiarmak

Edemak

Zainetako ultzerak eta ekzemak

Zain motak

Zain normala: funtzionamendu normala sintomarik gabe

Barizedun zainak: zainetako gaixotasuna

Zergatik tratatu barizeak?

Barizeak arazo medikoak dira. Zirkulazioko benosoaren gutxiegitasun keinua dira. Berez bakarrik ez dira hobetzen eta komeni da tratatzea.

Hanketako azkura, hantura, mina edo astuntasunik sentitzen al duzu?

Flebitisa, azalean kolore aldaketa edo ultzerarik izan al dituzu inoiz?

Barizetako ebakuntza egin zenuen eta berragertu egin al zaizkizu?

Baliteke zirkulazio benosoaren gutxiegitasun kroniko bat izatea.

Varitek-en diagnostikoan eta barizeen tratamenduan espezializatutako mediku talde bat aurkituko duzu. Paziente bakoitzari azterketa fisikoa eta ekografia-Doppler bidezko azterketak egin diezaiokegu tratamendu egokia emateko

Erradiologia interbentzionistaren munduan emandako azken aurrerapenei esker, gure espezialistek, kirurgiaren beharrik gabe, barizeak tratatu ditzateke. Horregatik onura guzti hauek eskaintzen dizkigute:

Anestesiarik gabe

Ohiko jardueretan berehala sartzea

Ospitalizaziorik gabe

Zauri kirurgikorik gabe

Kirurgia egin ondoren barizeak berriro agertzen direnean tratatzeko aukera

Minik gabe

Bi hankak saio bakar batean trata daitezke

FAQs

Prozedura mingarria izango da?

Ez, zaina zulatu besterik ez da egin behar. Tratamenduaren arabera, eta zainaren barruan kateter bat sartu behar badugu, anestesia lokalaren ziztada txiki bat egingo dugu, prozedura erabat mingabea izan dadin.

Laneko baja beharko dut?

Ez. Pazientea kontsultatik ateratzen da, puntzio-lekuan tiratxo bat duela. Batzuetan, egindako prozeduraren arabera, batez besteko konpresioa eraman beharko du egun batzuetan, tratamenduak ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezan.

Nire ohiko bizitzarekin jarraitu ahal izango dut, baita kirola egin ere?

Bai. Ohiko bizimoduarekin jarraitu ahal izango duzu kontsultatik irten eta egun gutxi barru kirola egiteko.

Beste medikamentu batzuk hartzea oztopatzen du?

Ez, kasu gehienetan ez da beharrezkoa ohiko medikazioa etetea.

Bi hankak batera esku har daitezke?

Banakako problematikaren eta beharrezkoa den tratamendu motaren araberakoa da, baina kasu askotan bai, posible da bi zangoetan aldi berean esku hartzea.

Badago adin-mugarik tratamendu horiek egiteko? Zer gertatzen da beste gaixotasun batzuk baditut?

Ez dago adin-mugarik. Izan ere, pazienteak adin-tarte guztietan tratatu ditugu, eta ez da arazorik izaten pazienteak beste gaixotasun batzuk izatearekin.

Zer arrisku izan ditzakete prozedura horiek?

Prozedura seguruak dira eta konplikazioak izateko probabilitate oso txikia dute; gainera, berez konpontzen dira egun gutxiren buruan anti-inflamatorioen bat hartuz gero.
Kasu gutxitan gerta litezke hematomak ziztada-puntuetan, larruazaleko pigmentazioetan, erreakzio alergikoetan,
Gorputz arrotz batekiko erreakzioak…

VARITEK

Gure pazienteak

Kokapena

Plz. Campo de Atotxa s/n, 20012  Donostia – San Sebastián
 
C/ Euskalduna 6, 48008  Bilbao – Bilbo
 
C/ Florida 72, 01004  Vitoria – Gasteiz
 

Horario de atención

L – J: 9:30 a 19:30 horas

V: 9:30 a 14:30 horas

Teléfono

Donostia 666 776 159
Bilbo 690 623 391
Gasteiz 689 338 931
Sevilla 659 761 122